jueves, 1 de marzo de 2012

Kutxilleria 28 _entrega_


Aurreko eguneratzearekin jarraituz, proiektuaren helburua hiru gune bereiztea izango da.
Kutxilleria kalera ematen duen guneak erakartzeko helburua izango du. Kaletik ikusiko da barruan egingo diren ekintzak, tela zeharargi baten bidez pribatutasun maila bat lortu ahal izango da nahi izanez gero. Tela trasluzido horren bidez barrukoa somatu egingo da baina ez da guztiz ikusiko. Aurrerago egongo diren argazkietan azalduko da.
Erdiko guneari dagokionez jende masa handiagoak erakartzeko lekua izango da. 
Eta 2. mailako kaleari erantzuten dion guneak pribatutasun maila handiena izango du, ekintza lasaiagoak burutu ahal izango dira, espazioak txikiagoak izango dira.

Hala ere dena ez da estatikoa izango. Moldagarritasuna lortzeko erdiko guneko plataforma mugitu ahal izango da. Honek ondoko bi gune estatikoen erabilerak aldatu egingo ditu, maila berdinean daudenean 2 gune estali izango ditugu eta erdikoa estali-gabea, espazio handiagoa lortuz.

Eguzkiaren sarrera garrantzitsua izango da, honegatik ez da guztia estali. Kalean gaudela ikusi behar da, kale sentsazioa indartzeko. Modu honetan 2.mailako kalearen ondoan dagoen guneak altura bat gutxiago izango du, argi sarrera ahalbidetzeko bi medianeren artean baitago; hala ere, goiko estalkira joateko aukera egongo da.

Ez dugu ahaztu behar egitura andamioen bidez egingo dela moldagarritasuna dela eta aurreko eguneratzean azaldu genuen bezala.

Hemengo argazki honetan fatxada agertzen da, lehen azaldutako tela zeharargiagaz.

Maketaren argazki honetan ikusten da 2.mailako kaleari erantzuten dion gunea. Espazio txikiagoak dira ekintza pribatuagoak egingo dira, behar izan ezkero ekintza dinamikoak egingo dira, honek kutxilleria kalera emoten duen gunean burutu ahal izango dira baita ere. Baina gehienbat ekintza estatikoagoetara bideratuta egongo da, ordenagailuarekin egoteko esaterako.
Argazki honetan ikusten da baita ere erdiko guneari dagokion zertxa egitura, mugikorra izango dena behar izanez gero.

Azkenengo bista honetan ikusten da zelan erdiko guneak jende multzo handiagoa jaso ahal duen. Bertan kontzertuak edota antzerkiak burutuko dira, plataforma mugikorrak espazioaren izaera aldatuko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario