Eremu hau aukeratuko da bio-babeserako zentrua kokatzeko.
Geografikoki toki ona da, ez da oso maldatsua eta ibilbidearen erdigunean kokatzen da. Hala ere, arrazoi nagusia ez da hau.
Pinuen deforestazioa dela eta, margoztuta dagoen gunea hutsik geratu da azken urtean, bertako fauna eta flora hautsiz.
Beraz programako puntu garrantzitsu bat bihurtuko dugu. Bio-babes zentruaren parte izango den plantazio bat proposatuko da Gasteizko mendietako zuhaitz espezie ezberdinekin osatua.
Zentruak espezie hoiekin inbestigazioak egin ahal izango ditu eta modu honetan espezien babesa ziurtatuko da.
Deforestazioarekin habitat-a galdu duten animalientzako bizilekua izango litzateke, eta baita ere, zentruan sendatuko diren animalientzako behin-behineko bizilekua.
Argazkietan ikusten den bezala zuhaitz kantitate handiko mendigunea da. Zuhaitzen arteko distantziak ez dira handiak eta eraikitzeko orduan honek bota egin beharko lirateke. Ez zen sentsuzkoa izango plantazio bat egin nahi den lekuan zuhaitzak moztea eraiki ahal izateko, beraz, proiektatzerako orduan kontuan izango da. Ahalik eta zuhaitz gutxien moztuko dira eta hau lortzeko bio-babeserako zentruaren erabilerak 5x5-eko modulotan sartuko dira eta modulu hauek zuhaitzen artean kokatuko dira, ingurura moldatuz. Era berean antolatuko dira txabolak, 5x5-eko egitura moduloan.
Deforestazioa gertatu den tokian plantazioa egingo da. 6 zuhaitz espezie bereizi dira: erkameztiak, pagoa, lizarra, haritza, makala eta urkia. Batzuen enborretik sare-metalikoa lotuko da kaiola natural batzuk sortzeko, animaliak sendatzen bukatzeko.
Bio-babeserako zentroko bolumenak erabileren arabera bananduta daude: lehenengoa informazio zentrua, hurrengo biak aldagela-komunak, laborategiak, herbarioa eta sendategia. 5 metroko egitura tartea dute, 5x5 m-ko moduluak sortuz.
Egurrezko egitura portikatua erabiliko da eta solairua lurretik 0,9 metrotara egongo da isolamendua hobetzeko eta baita ingurumenean aldaketa handirik ez egiteko.
Txabolek egitura tarte berdina dute, 5x5 m. Ingurura moldatzeko koskak egingo ditugu, modu honetan ez dugu zuhaitzik moztu beharko.