lunes, 30 de enero de 2012

ARRATSALDEKO ARIKETA

"Por antecomedores y galerias salió a patios iguales y repetidas veces al mismo patio. Subió por escaleras polvorientas a antecámaras circulares; infinitamente se multiplicó en espejos opuestos;... En el segundo piso, en el último de la casa le pareció infinita y creciente. La casa no es tan grande - pensó -. La agradan la penumbra, la simetria, los espejos, los muchos años, mi desconocimiento, la soledad."  Jorge Luis Borges






Marrazki honetan espazio mugatua eta mugagabearen arteko liskarra adierazi nahi izan da, baita ere erreala eta irreala denaren artekoa.

Hasiera batean testu zatiak esaten duen "infinita y creciente" hitzak adierazi nahi izan dira, ispilu kontrajarriek sortuko duten espazio infinitu eta irreala, alegia. Espazio irreal-mugagabe hori, erreal bihurtzeko asmotan ezkerreko eta eskumako plano gorriak ez dira simetrikoak. Gorriak izatearen arrazoia ez da garrantzitsua, beltz ilunarekin kontrastatzeko kolore aproposa dela soilik. 

Espazio mugagabe hau marko baten barruan sartuko da ispilu bat izango balitz bezala, beharbada kontrajarria egongo da beste ispilu batekin edota baliteke ispilu bat ez izatea leiho bat baizik eta ikusten dena espazio erreala izatea. 

Ondorio moduan esan genezake, espazio irreal bat, espazio arkitektoniko eta erreal batean bihurtzeko nahia egon dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario