lunes, 20 de febrero de 2012

Proiektuaren pausuak

Behin programa ikusita eta proiektuaren lehen pausuak eman behar izan zirenean, ze eraikin mota egin nahi nuen zan nire zalantza. Eraikin publiko bat izan behar zan eta jendea erakarri behar zuen. Normalean horrelako programa zabala duten eraikin publikoetan (gaztetxeen eredua etorri zitzaidan burura), guztiona izatearen eta publikotasunaren sentsazio hori galdu egiten da. Honegatik, nire helburua, ez da izango eraikin bat sartzea hutsune horretan. Hutsuneari kale edo plaza itxura emango zaio eta bertan egitura batzuen bitartez espazio ezberdinak sortuko dira.

Arazoa izango zen espazio ezberdin hoiek dimentsionatzea. Ekintza ezberdin asko egingo dira planteatuko diren espazioetan, honegatik, zaila egiten da finkatzea neurri zehatz bat erabilera bakoitzerako. Ekintza horiek burutzeko espazioa aldakorra izan daitekeelako, hortaz, espazio hoiek handitu eta txikitu ahal izango dira.
Honetarako andamioen egitura erabiliko da.



Espazioa antolatzerako orduan, hiru zati egingo dira.
-Kutxilleria kalera emoten duen aldeak jendearen harreta erakarri behar izango du, andamioek fatxada bat sortuko dute. Bertan egingo diren ekintzak kaletik ikusiko dira, fatxada ezbaita opakoa izango, beharbada arte esposaketa bat, edota dantza ikastaroak...
-Erdiko gunea zabalena izango da, bertan jende multzo handiak egoteko aukera egongo da. Beharbada, kontzertu, antzerki, hitzaldi... antolatuko da.
-2.mailako kalera emoten duen aldean, ekintza pribatuagoak proposatuko dira. Irakurri, otoitz,  lo... esaterako. Alde honetan egitura ez da gorarte joango eguzki sarrera ahalbidetzeko asmoz.


Andamioen bidez egitura bat lortuko da, mugikorra dena behar izanez gero. Banandu diren hiru guneak, erlazionatu ahal izango dira egitura honeri esker. Hurrengo ebaketetan ikusiko dira aukera batzuk.



martes, 14 de febrero de 2012

Kutxilleria 28, Gasteiz 01001

Gasteizekin jarraituz, proiektu berri bat proposatu da Gasteizeko alde zaharrean. Hiritarrentzat bideratutako proiektua izango da.
Orubea Kutxilleria kalean kokatzen da, bi medianeren arteko hutsune batean. Kale nagusi batek –Kutxilleria kalea-  eta bigarren mailako beste batek mugatzen dute.




Proiektuaren programak bost baldintza izango ditu:

Lehen baldintza:

- 24 ORDUZ FUNTZIONAMENDUAN ETA IREKIA den espazioa.

Bigarren baldintza:

- Eraikinak tokiko biztanlegoaren arteko INTERAKZIOA bultzatzea du helburu.


Hirugarren baldintza:

- Erabilera aunitzek osatutako espazio indeterminatua.
… Erakusketa bat antolatu daiteke, baina ez da galeria edo museo bat
… Irakurri daiteke, baina ez da liburutegi bat
… Jolastu daiteke, baina ez da ludoteka bat
… Dantzatu daiteke, baina ez da diskoteka bat
… Edan daiteke, baina ez da taberna bat
… Herri-bazkaria antolatu daiteke, baina ez da jatetxe bat
… Hizketaldi bat eman daiteke, baina ez da auditorium bat
… Konektatu zaitezke, baina ez da lokutorio bat
… Otoi egin daiteke, baina ez da eleiza edo mezkita bat
… Eguzkia hartu daiteke, baina ez da solarium bat

Espazioak gaitasuna izango du aktibitate desberdinak aldi berean jaso ahal izateko.

Laugarren baldintza:

- PROIEKTUA GARATZEKO DENBORA: hilabete bat. Otsailaren 28a emate-eguna da.

Bosgarren baldintza:

- MAKETAN lan egingo da.