KOKALEKUA
Gasteizeko alde zaharra izan da proiektuaren kokalekua.
Hasierako analisi moduan alde zaharreko ekipamenduak aztertu ziren. Modu honetan ikusi ahal izango zen alde zaharrari zer falta zitzaion.
IDEAREN ESKEMA
Helburu nagusia alde zaharreko lerrokaduraren norabidea jarraitzea izango zen. Ibilbide nagusiak indartu egingo ziren eraikinarekin harremanean jarriz. Eraikina zati ezberdinetan bananduko litzateke kokalekuaren esentziarekin bat datorrelarik.
Programa nahiko handia denez, bortitzegia geldituko zen tamainari dagokionez, beraz lur tartean proposatzen da proiektua.
Behin erabilerak zehaztuko direnean sortuko dira bolumetriak. Horietako batzuk patioak izango dira, lur-azpia argitzeko asmoz.
- Kirol gunea_ Ur depositoaren eraikinaren estalkian kokatzen da. Bi altuera izango ditu, itxitura gardena duelarik (beirazkoa). Igerilekua goiko solairuan dagoenez kaletik ikusiko da jendea uger egiten.
- Kultura gunea_ Antzokia kokatuko da bolumen honetan, goiko solairuak taberna-jatetxe erabilera izango du. Itxitura opakoa izango du (hormigoizkoa), kirol gunearekin kontrastean jarriz.
- Liburutegi gunea_ Bi bolumen bereizten dira. Handiena ikasketari bideratuta egongo da; txikiagoa, kontsultetarako, irakurketarako izango da, baita mediateka ere.
OIN OROKORRA
LIBURUTEGIAREN BANAKETA
MEDIATEKAREN BANAKETA
ANTZOKI-JATETXE BANAKETA
KIROLDEGIAREN BANAKETA
EBAKETA OROKORRA
EBAKETA XEHETUA
ALTXAERA
MARRAZKIAK
BOLUMETRIA













