Gure eguneroko bizitzan kontsumitzea beharrezkoa dugu, nahitaez kontsumitu behar ditugun produktuak edota apetaldiak direnak. Ez gara konturatzen produktu horien atzetik dagoenaz, arazorik edo esfortzu handi barik gure eskuetara heltzea nahi baitugu. Hori izan daiteke gaur eguneko komertzioen helburua, zenbat eta produktu gehiago eskaini eta gero eta eskuragarriagoak izan hobeto.
Artikuluetan azaltzen den bezala, honek izugarrizko inpaktua dakar gure inguruan eta inpaktu hori txikiagoa izatea posible izango litzatekeen pentsatzera bultzatzen gaitu. Banakako ekoizpena posible izan daitekeen planteatzen da, bakoitzak bere produktuak produzitzeko aukera izan dezake, behintzat produktu primario batzuk. Hau lortzen saiatzen da askotan gaur eguneko proiektu berriekin. Arkitektura sosteniblea izango da nahitaezko etorkizuna.