4. kurtsoa heldu da sprint baten eta bukaera gero eta hurbilago ikusten da. Atzera begira, gogoan dut unibertsitateko lehenengo eguna. 4. mailako jendea genio batzuei bezala begiratzen genien, baina orain gu horra heldu garela dena daukagu ikasteko oraindik. Arkitektoa lanean dabilela gauza berriak ikasiko ditu eta urte askotan jardungo du lanean; gu aldiz, oraindik ez gara ezta arkitektoak eta 3 urte bakarrik eman ditugu ikasten. Argi dago, oraindik, lan handia egin behar dugula arkitekto bihurtzeko, baina esan beharra dago 3 urtetan ikasitakoa askorako balio izan duela ere bai.
Taldean lan egitera behartzen gaituzte karrera hasieran eta horren garrantzitsua zenik ez genekien, hala ere, oraindik ere ez dugu guztiz menperatzen, eta hori izan daiteke aurtengo helburuetako bat. Taldean lan egiteak laguntzen gaitu besteengandik ere ikasi egiten delako. Arazoetako bat karrera honetan irakasten dena mugatuta dagoela da eta irakasleetatik ikasi beharrean askotan ikasleetatik ikasten dela. Hortaz, espero dugun beste gauza bat izan daiteke irakasleengandik asko ikastea, beharrezkoa den gauza baita.
Besterik gabe, gauza asko espero ahal ditugu kurtso honetaz eta urtero esaten dugu “Aurten dena eroango dut egunean, 8 ordu emango ditut lotan gauero…” eta ez dira inoiz betetzen, beraz, ikusiko dugu hilabete batzuen buruan zer gertatuko den kurtso berri honekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario