Arazoa izango zen espazio ezberdin hoiek dimentsionatzea. Ekintza ezberdin asko egingo dira planteatuko diren espazioetan, honegatik, zaila egiten da finkatzea neurri zehatz bat erabilera bakoitzerako. Ekintza horiek burutzeko espazioa aldakorra izan daitekeelako, hortaz, espazio hoiek handitu eta txikitu ahal izango dira.
Honetarako andamioen egitura erabiliko da.
-Kutxilleria kalera emoten duen aldeak jendearen harreta erakarri behar izango du, andamioek fatxada bat sortuko dute. Bertan egingo diren ekintzak kaletik ikusiko dira, fatxada ezbaita opakoa izango, beharbada arte esposaketa bat, edota dantza ikastaroak...
-Erdiko gunea zabalena izango da, bertan jende multzo handiak egoteko aukera egongo da. Beharbada, kontzertu, antzerki, hitzaldi... antolatuko da.
-2.mailako kalera emoten duen aldean, ekintza pribatuagoak proposatuko dira. Irakurri, otoitz, lo... esaterako. Alde honetan egitura ez da gorarte joango eguzki sarrera ahalbidetzeko asmoz.
Andamioen bidez egitura bat lortuko da, mugikorra dena behar izanez gero. Banandu diren hiru guneak, erlazionatu ahal izango dira egitura honeri esker. Hurrengo ebaketetan ikusiko dira aukera batzuk.



Baina ez al dira 1 eta 3 finkoak, eta 2 aldakorra dena, eta honen aldakortasunaren arabera, 1 eta 3 aldatzen dituen elementua? Andamioek beren limitazioak dituzte, ez da aldakortasunaren panazea. benetan, zure kasurako, egokiena al da?
ResponderEliminar