martes, 15 de mayo de 2012

AZKEN EMATEA



Proiektuari hasiera emateko orubean paso nagusiak marraztu dira; hauek espazio publikoa bideratuko dutelarik. 
Nibel bat igo da orubea nibelatzeko helburuarekin hiru metro inguruko desnibela baitago, modu honetan eraikinera sarrera goiko aldetik edo lur-azpitik egin daiteke aldapen bidez.
Behin erabilerak zehaztuko direnean sortuko dira bolumetriak. Horietako batzuk patioak izango dira, lur-azpia argitzeko asmoz.

+3 SOLAIRUA




LUR-AZPIKO SOLAIRUA

LIBURUTEGIAREN OINA

                                                                           0 solairua                                                                                   +3solairua

 Liburutegiak 5 solairu izango ditu.  Grafikoki ez dira azaldu guztiak bi oinekin ulertzen delako. Lur-azpian egongo den solairua liburu biltegi moduan erabiliko da, 0 solairua sarrera izango da eta bertan ikasteko mahaiak egongo dira. Bi altueratakoa izango da 0 solairua eta tarteka solairu bat izango du ikasgela batzuk sartu ahal izateko. 2 solairua berdin antolatuko da, 2 altuera eta tarteka beste solairu bat, baina azkenengo solairu hau taberna izango da.

Hurregon planoan mediateka eta liburutegia ikusiko dira. Euren konekzioa etenez marraztuta dago, mediatekaren estalkia baita liburutegiko kafetegiaren terraza.




EBAKETA OROKORRA

Lehen azaldutako mediatekaren eta liburutegiaren arteko konekzioa ikusi dezakegu ebaketa honetan. Liburutegi ondoan sortzen den patioa ikusi daiteke baita ere, honek lur azpiko espazio publikoari argitasuna emoten diolarik eta baita eraikinaren barnealdeari ere. Landarak eta zuhaitzak planteatuko dira patioetan (berdeguneetaz aparte) modu honetan eraikinen akaberak hormigoizkoak izanda bizitasuna emango dio lekuari.

EBAKETA XEHETUA




No hay comentarios:

Publicar un comentario