domingo, 15 de abril de 2012

Bolumetriak zehazten

Aurreko sarreran ikusi den moduan, ibilbideak zehaztu egin direnez, bolumetriak zehazteko momentua heldu da. Erabilerak 3 multzotan banandu dira, kirola, ikasketa eta antzokia.

-Kiroleko multzoan sartuko ziren gimnasioa, Spa eta igerilekua, honek ur depositoaren eraikinean kokatuko ziren. Bertan kokatzeko arrazoia ondoan dagoen kirol zelaia da; konektatzeko aukera duelako.

-Ikasketa multzoan liburutegia, mediateka eta ikasgelak egongo ziren.

-Azkenik, antzokia izango dugu, auditorium edota zinema funtzioa izango du. Erabilera ezberdinak gertatu ahal izango dira bertan, ikastaroak eman ahal izango dira baita ere behar izan ezkero. Lur-azpian kokatuko zen, kanpoan geratuko den bolumen zatia beharbada kafetegia edo jatetxea izan zitekeen. Erabilera hori kanpoaldearekin erlazio handiagoa baitu.


Kirol gunea dagoen tokira heltzeko grada batzuk proposatuko dira. Modu honetan Gasteizen ikuspegia izango dugu bertatik eta baita ere ikusi ahal izango dira kalean egingo ziren ikuskizunak, bertan espazio irekia baitago.

Patio batzuk proposatuko dira  beheko gunera argia sartzeko, bereziki bolumenen artean, bertan esposizioak gertatu ahal izango direlako.

Berdeguneek garrantzia izango dute. Lehenago zegoen parkearen orubea hartu dugunez, zegoen berdea ez dugu ezabatuko. Patioek zuhaitzak eta landarak izango dituzte berdea beheko solairura helduko da modu honetan.





No hay comentarios:

Publicar un comentario